Goiz eta arratsaldeko ordutegia izango du (9:00-14:00 eta 16:00-18:00, astelehenetik ostiralera).
Astelehenetik aurrera, urriak 1, herritarren arretarako
gune berri bat zabalduko da Easo kalearen 41.ean. Arreta gune honek goiz eta arratsaldeko ordutegia izango du (9:00-14:00 eta 16:00-18:00, astelehenetik ostiralera).
Gune berri honetan, Udal!nforen ohiko zerbitzuez gain, orain arte
Urdaneta 13ko udal bulegoetan eskaintzen zen arreta ere emango da (Mugikortasuna, Gizarte Ekintza eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuak atalena).
Easo kaleko berri hau
Udal!nforen laugarren arreta gunea da. Beste hirurak honako hauek dira: Udaletxea, Morlans Biribilgunea eta Altzako San Martzial plaza. Azken hauetan, bakarrik goizeko ordutegia izango da (9:00-14:00, astelehenetik ostiralera).
Hainbat udal tramite eta informazio eskuratzeko Udal!nforen beste kanalak erabil daitezke. Telefonoz, 010 edo 943 481000 zenbakietan eta interneten www.donostia.eus/udalinfo helbidean.
Ba al dakizu zure etxetik/bulegotik areto berri honetara iristeko bide azkarrena?
DBUSen bilatzailea erabiliz ezagutuko duzu herritarren arretarako zerbitzu bulego integralera iristeko ibilbide jasangarriena