Aieteko Osasun zentro berriak PIZTU programarekin bat egin du

Aktiboak ez diren pertsonen artean jarduera fisikoa bultzatzeko programa Donostiako auzo guztietara zabaldu da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


PIZTU programa Jarduera fisikoa egiteko preskripzio, orientazio eta aholkularitza zerbitzua da, aktibo ez dauden pertsonei zuzendua. Programa honen bidez jarduera fisikoa bultzatu nahi da pertsona ez-aktiboetan, haien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Programa honen bidez, zentro horietako medikuek edo erizainek jarduera fisikoa egitea gomendatzen diete gaixoei (“kirol-errezeta”), eta Donostia Kirolaren orientatzailearengana bideratzen dituzte. Orientatzaile horrek, kiroldegietan arreta emateaz gain, osasun-zentroetan ere egiten du lan goizez. Ondoren, gaixoaren jarraipena egiten da 12 hilabetez, agindutako jarduera fisikoarekin bat datorren baloratzeko.

Programari buruzko datuak



PIZTU programa 2017an jarri zen abian, modu esperimentalean, Intxaurrondo auzoan, eta pixkanaka hiriko auzo eta osasun-zentro guztietara zabaldu da.

Programa hasi zenetik, 700 pertsonak baino gehiagok jaso dute jarduera fisikoa edo kirol-jarduera (kirol-errezeta) egiteko medikuaren agindua; horietatik %70ek kirol-praktika erregularra mantentzen dute. Pertsona horietatik% 66 emakumeak dira eta %75 50 urtetik gorakoak.


Programa honen barruan, “osasun taldeak” ere sortu dira, patologia jakin batzuk dituzten pertsonek osatuak, jarduera fisiko erregularra eta kontrolatua egiten dutenak, eta horrek eragin oso positiboa du beren patologien bilakaeran.

Donostia Kirolak urtero 80.000€ inguruko aurrekontua bideratzen du programa finantzatzeko.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/07/07-an argitaratua