Sariak banatu dira 33. Gazteen Antzerki Topaketan

14 eta 30 urte bitarteko 200 gaztek hartu dute parte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako 33. Gazteen Antzerki Topaketetako sariak joan den larunbatean eman ziren jakitera Kutxa Kultur plazan egindako ekitaldian.

Maiatzaren 19tik ekainaren 14 bitartean 22 antzezlan ikusi ahal izan dira hiriko eszenatoki esanguratsuenetan; hala nola, Kontadores Gazte Zentroan, Gazteszenan, Lugaritz Kultur Etxean, Antzoki Zaharrean, Kutxa kultur kluban eta Victoria Eugenia club aretoan. Eta guzti hau Donostia Kutura eta Kutxa Kultur bezalako hiriko eragileekin dugun elkarlanari esker izan da.

Sariei dagokionean bi mailatan sailkatu dira parte hartzaileen adinaren arabera; hau da, 14-18 urte bitartekoak junior mailan eta 18-30 urte bitartekoak senior kategorian.

Epaimahaia Aia Kruse, Nerea Gorriti eta Asier Oruesagasti aktoreek osatu dute.

Emandako sariak honako hauek izan dira:

Junior kategorian ( 14 -18 urte)


· Obrarik onena: “Construyendo a Verónica", The Gregor´s.
· Talde artistikorik onena: “Akanpada”, Oiartzungo Antzerki Taldea.
· Taularatze onena: “Aulki jokoa”, Santo Tomas Lizeoa B
· Aipamen berezia: “Bidegurutzean”, Porrotxen seme-alabak.
· Aipamen berezia: “Guerra”, Binahi Gazte 1 taldea

Senior kategoria ( 18 -30 urte)


· Obrarik onena: “Besos para la bella durmiente", Teatro en la chácena.
· Talde artistikorik onena: “Julieta eta Romeo, Orereta eta Bermeo”, Zurriola Antzerki Eskola.
· Taularatze onena: “Irla ezezaguna”, Zurriola Antzerki Eskola.
· Aipamen berezia: “Tejedoras de sueños”, El Carro Teatro.

Amaitzeko, emandako sariak izan dira, batetik, hirian antzerkiaz gozatzeko hainbat sarrera eskuragarri jartzea eta, bestetik, formakuntza espezifikoa eskaintzea talde irabazleetako parte hartzaile guztiei.

2022/06/20-an argitaratua