Kontadoresek festa handi batekin ospatuko du ikasturte amaiera: Kontafesta

Ekainaren 15ean, larunbatean, 19:00etatik aurrera izango da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Kontadores Gazte Zentroak, Donostia Gazteriak kudeatzen duen espazioa, festa handi batekin ospatuko du ikasturte amaiera; Kontafesta, alegia. Aurten, 2018/2019 urteetan zehar sustaturiko hainbat egitasmo ikusaraziko dira eta baita hurrengo ikasturteko laborategien aurkezpen txiki bat ere. Helburua da bultzatzea profesionalak ez diren arte bizien inguruko proiektuak (antzerkia, dantza, poesia...) eta proiektu esperimentalak; bereziki, hemengoak, gazte izaerakoak zein formatu txikikoak. Aldi berean, Kontafestak honako xede hauek ditu: parte hartzaileak motibatu beren sormen prozesuan aurrera egiteko eta euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatu.

Lotu diren ekintzak askotarikoak dira. Bernarda Albaren Etxea antzezlanak emango dio hasiera festari, Theatrola Donostiako antzerki talde amateurraren eskutik.

Ondoren, munduko sukaldaritzako laborategiko partaideek egindako pintxoak dastatu ahal izango ditugu eta Street Art izaerako Stencil esku-hartzea nola sortzen den zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Hori guztia Blonde In Flames DJaren erritmoak lagundurik.

Jarduerak hainbat erakunde eta irakasleren elkarlanari esker antolatu dira: Theatrola antzerki taldea, Boemius Art eta Kontadoreseko Supper Club sukaldaritza laborategiko irakasle den Gregory Schaefer sukaldaria. Nahi izanez gero, jarduera guztietan parte hartzeko aukera egongo da, eta ekintza guztiak doakoak izango dira.

Theatrolaren Bernarda Albaren etxea antzezlana ikusteko beharrezkoa izango da gonbidapena aldez aurretik eskuratzea. Hala, ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago banatuko dira Kontadoresen bertan, lekuak bete arte.

Egitaraua


19:00-20:30

Bernarda Albaren etxea antzezlana
Zuzendaria: Ainhoa Agirre
Hizkuntza: gaztelania
Iraupena: 95 minutu
(“La casa de Bernarda Alba ") Federico García Lorcak idatzitako obra da, antza denez 1936an, eta 1945ean estreinatutakoa Buenos Airesen. Antzezlan honek Bernarda Albaren istorioa kontatzen du: 60 urterekin bigarren aldiz alargundu ostean hurrengo 8 urteetan goitik-behera doluz jantzita bizitzea erabakitzen du.


20:30etik aurrera

DJ Blonde In Flames
Hurrengo urteko laborategien erakusketa:
·Munduko pintxoak: Munduko sukaldaritza laborategiko partaideek euren ekarpena egingo dute festarako pintxoak eginaz eta dastatzera eskainiz.
·Street Art: Boemius Art-en eskutik, Stencil teknika zuzenean.

2019/06/11-an argitaratua