Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 2020-21ko izen-emate epea zabalik

Ekainaren 7ra arte egongo da zabalik. Lehentasuna online edo telefono bidezko matrikulazioari emango zaio

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Musikaz zein dantzaz gozatu eta aldi berean ikasi nahi duen orok gaurtik, maiatzaren 18tik, aurrera ikasturte berrirako izena emateko aukera izango du. Lehentasuna Eskolaren web orriaren bidez (www.donostiaeskola.eus) egindako matrikulazioak izango du. Zerbitzua eguneko 24 orduetan egongo da eskuragarri.

Era berean, telefonoz egin ahal izango da 943 297 830 zenbakian, eskola-ordutegiaren barruan, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ekainaren 7an amaituko da izena emateko epea.

Bestalde, alta aurrez aurre egin nahi duten ikasleek, hitzordua eskatu beharko dute eskola-administrazioan telefonoz edo posta elektronikoz, info@donostiaeskola.eus helbidean.

2020-21 Hezkuntza Eskaintza


Eskolak eutsi egiten dio aurreko urteetan bere egoitza guztietan egiten zuen eskaintzari, eta piano, gitarra eta bakarkako kantu eskolak gehituko ditu auzo batzuetako zentroetan.
  • Atotxa (Egoitza Nagusia): 0-7 urte, musika instrumentuak, musika taldeak eta irakasgai osagarriak.
  • Dantza Eskola: Dantza Klasikoa, Garaikidea eta Euskal Dantza, 6 urtetik aurrera, adin mugarik gabe.
  • Herrerako Eskola: 3-7 urte, musika instrumentuak, dantza eta musika taldeak.
  • Auzoetako Musika Gelak: 3-7 urte eta Musika Proiektuak.
  • Aiete
  • Altza
  • Amara Berri
  • Zaharra
  • Añorga
  • Intxaurrondo
  • Martutene
  • Loiolako erriberak
  • Urbieta

Taldeak osatzeko probak eta elkarrizketak online egingo dira, eta Eskola arduratuko da horiek antolatzeaz. Eskaintza osoa Eskolaren webgunean kontsulta daiteke: www.donostiaeskola.eus

Egokitzeko gaitasuna


2020-21 ikasturterako hezkuntza-eskaintzaren antolaketa eta taldeen sorrera COVID-19 pandemiaren ondorioz sor daitezkeen agertokiei erantzun ahal izateko helburuarekin diseinatu dira: irakaskuntza presentziala, gizarte-distantziadun irakaskuntza presentziala eta online irakaskuntza.

Eskolak lanean jarraitzen du urrutiko zerbitzua hobetzeko aitzakiarekin eta 2020-21 ikasturteko eskolak segurtasun- eta kalitate-berme handienekin eman ahal izateko beharrezkoak diren segurtasun- eta osasun-protokoloak ezartzearekin.

2020/05/18-an argitaratua