Aldaketak Dbuseko lineatan

Jazzaldia eta Txomin Eneako obrak direla eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Jazzaldia

   
Uztailaren 24tik, asteazkena, uztailaren 28ra arte, igandea 2019KO JAZZALDIA dela eta, Dbusek gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu auzo guztietara.    

Uztailaren 24an, asteazkenean, 26an, ostiralean, eta  27an, larunbatean, autobus zerbitzua 4:00etan amaituko da. Uztailaren 25ean, ostegunean, berriz, 2:00etan bukatuko da, eta uztailaren 28an, igandean, 00:30ean.      

23:00 eta 01:00 arteko zerbitzuak kontsultatzeko, webgunea begiratu. Azken irteera orduak hauek izango dira:    

Informazio osoa ikusi (pdf)
 

Loiolako festak


Loiolako jaiak direla eta, uztailaren 27tik, larunbata, uztailaren 31ra arte, asteazkena, Sierra de Aralar kalea itxita egongo da. Hau izango da, beraz, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linearen  autobusaren ibilbidea:  
  • Unibertsitaterako norazkoan: Egia kalea, Urki biribilgunea (geldialdia behin-behineko zutoinean), Loiolako Erribera, Pablo Sarasate, Zorroaga Pasealekua, Kuarteletako biribilgunea eta bertan buelta emanaz ohiko ibilbidea jarraituko du. Sierra de Aralar 34 geltokia bertan behera geratuko da, Urki biribilgunera eta Patxillardegira lekualdatuz.
  • Larratxorako norazkoan: ohiko ibilbidea egingo du.



Informazio gehiago
   

Txomin Enea eta Antzietako obrak

   

   

Txomin Eneako eta Aintzieta pasealekuko obrak direla eta, astelehenetik aurrera, uztailak 15, 15:00etatik aurrera gutxi gora-behera, aldaketak egitea aurreikusita dago Dbuseko autobus linea hauetan: 26–Amara-Martutene; 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza; 41-Gros-Egia-Martutene; eta B4-Amara-Erriberak-Martutene.          

Fase honetan, ibilgailuentzat itxita egongo da Aintzieta pasealekuaren zati bat, eta zati horretan dauden geltokiak, beraz, Felisa Martin Bravo Hiribidera eramango dira, auzo berriaren barruan. Hauek dira egingo diren aldaketak:        

Martutene alderantz: Renfe Loiola eta Antzieta geltokiak Aintzieta Pasealekuko 15ean eta Felisa Martin Bravo Hiribideko 4an jarriko diren bi markesinetara eramango dira.  
Erdialderantz: Antzieta 31ko eta Txomin Eneako geltokiak behin-behineko zutoin bitara eramango dira, Felisa Martin Bravo Hiribideko 13an eta 5ean.


Ziur aski, obrak irailaren hasieran bukatuko dira, eta aurrerago jakinaraziko da autobus zerbitzuak hiriko alde horretan edukiko duen behin betiko konfigurazioa.

2019/07/24-an argitaratua