Udalak pertsona guztien eskura dagoen digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Ekitate digitala sustatzeko sortu da Digitahal.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Donostia Lagunkoiaren bidez, eta Teknologia Soziala Sustatzeko Elkartearekin (APTES) lankidetzan, zerbitzuen, programen, proiektuen eta ekimenen digitalizazioan diseinu soziala sustatzeko esparru bat aurkeztu du: DIGITAHAL.

Hau da, digitalizazioan lan egiten duten erakundeek digitalizazioa pertsonak, haien errealitateak, itxaropenak eta premiak erdigunean jartzea bilatzen da; Eraldaketa digitalak dauden arrakalak murriztu ditzan eta bazterkeriaren eta desberdintasunaren aurkako tresna izan dadin.

Digitahalek eraldaketa digitaleko prozesuetan murgilduta dauden erakunde publiko eta pribatuetako profesionalekin egindako elkarrizketatik ateratako ikaskuntzak biltzen ditu. hau da:
  • digitalizazio prozesua nola egiten ari diren,
  • zer erronkari aurre egin behar dioten
  • eta esperientzia horietatik zer ikaskuntza ateratzen ari diren.

Digitahal-ek, izenak berak dioen moduan (‘Digit’ + ‘ahal’), gakoak ematen ditu hausnarketen eta ekintzen bidez ekitate digitala sustatzeko. Digitalizazioa pertsona guztien eskura jartzearen aldeko apustua egin du Udalak.

Arrakala digitala da gaur egun aurre egin beharreko gizarte-erronka nagusietako bat



Arrakala digitala da gaur egun aurre egin beharreko gizarte-erronka nagusietako bat, eta arrakala hori esanguratsua da adinekoen artean. Baina ez die adinekoei bakarrik eragiten.

Adibidez, 80 urtetik gorako pertsonen % 76 arrakala digitalarekin kezkatuta dago, eta Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Behatoki Nazionalaren arabera, IKTetatik deskonektatutako pertsonen % 60 emakumeak dira, eta horrek are gehiago larritzen du genero-arrakala gure gizartean.

Ekitate digitalari buruzko jardunaldia udazkenean



Donostia Lagunkoiak Ekitate Digitalaren inguruko lan jardunaldia egingo du urriaren amaieran

Eremu eta profil desberdinetako profesionalen artean hausnartzeko jardunaldi bat izango da: gure ekintzak oinarritzat hartuta, nola berma dezakegun pertsona guztiek modu ekitatiboan erabili ahal izatea irtenbide digitalek eskaintzen dituzten aukera guztiak, eta nola berma dezakegun tresna horien modu eraginkorragoan erabiltzea.

Erakunde parte-hartzaileak



Donostian hainbat erakundek laguntzen diete adinekoei beren gaikuntza digitalean. 2021az geroztik, erakunde horiek OnKIDE ekimena osatzen dute.

Konexiorako eta lankidetzarako gune bat da OnKIDE eta Donostiako Udala da ekimen horren buru, Donostia Lagunkoiaren eta APTESen bidez. Bertan parte hartzen dute Nagusilanek, MatiaZaleak, Izarbidek, KZguneak, Adinekoen Elkarteei Laguntza Teknikoa emateko Udal Zerbitzuak eta Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako Zuzendaritzaren Plus 55 programak.


Konexioa OGP Euskadirekin


Lan-prozesu horretan, "Digitahal"ek bat egin du 2021-2024 aldirako Open Government Partnership Euskadiren (OGP) 3. konpromisoarekin.

Konpromiso hori, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lidergoarekin, tresna praktikoak diseinatzen ari da, diseinutik bertatik digitalizazioan inplikatutako eragile guztien beharrak eta nahiak kontuan hartzeko.

Informazio gehiago

Erlazionatutako dokumentuak

2023/07/12-an argitaratua