Bizimodu Jasangarrietarako Herri-Auzitegiak

Herri-Auzitegiak giza eskubideen hainbat urraketen ikusezintasunari aurre egiteko eta urraketen inpunitatea agerian uzteko xedea duten gizarte zibileko erakundeen estrategia bat dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aurreko asteartean, hilaren 20an, Lankidetza atalaren bidez eta Mugarik Gabe GGKEaren eskutik, Donostiako Udalean, honako emakume hauen bisita jaso genuen: Elia Palacios, Nikaraguako Axayacalt de Masaya emakumeen elkarteko kidea; Carmen Cecilia Velazquez, Fray Matías de Cordova (Chiapas, Mexiko) Giza eskubideetako zentroaren partaidea; eta Floriberta Robledo, Guatemala eta Mexikoren arteko mugan dagoen Tapachula hiriaren migrazio-testuinguruan bizi den emakumea.
Emakume hauek, beste protagonista batzuekin batera, Desazkundea eta Bizitze Ona sarea osatzen duten taldeen eskutik Bizimodu Jasangarrietarako herri auzitegian parte hartuko dute hilaren 23an eta 24an.

2018/02/22-an argitaratua