Kotxetegietako obrak (Ategorrieta)

Egiako hainbat kaletan eragina izango dute eta 4 hilabeteko iraupena izango du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Urtarrilaren 22an Dbuseko Kotxetegietako instalazioen azpiegitura elektrikoa eraldatzeko lanak hasi dira. Horri esker, % 100 elektrikoak diren autobusen flota berritu ahal izango da.

Eraginak

Obrak 4 hilabete inguruko iraupena izango du, eta bizilagunei ahalik eta gutxien eragiteko, lanak egingo dituen enpresak obra zatika egitea proiektatu du, zati bakoitzaren iraupena gehienez 5 egunekoa izanik

Gune hauek eragingo ditu obrak:
  • Alkolea pasabidea
  • Egia kalea
  • Aldapa kalea
  • Tolaregoia kalea
  • Gabriel Aresti pasealekua
  • Ametzagaña kalea
  • Polloe plaza
  • Sibilia kalea
  • eta Fernando Sasiain

Obra Txurkoene kalean hasi da, 11 eta 19 zenbakien artean. Horretarako, obra zuzendaritzak jakinarazi du lanak egiten diren egunetan, gutxi gorabehera aparkaleku batzuetan eta alboko espaloian nabarituko dela lanen eragina. Galtzada eta etxebizitzetarako sarbidea, berriz, erabat libre geratuko dira.

Urtarrilaren 29ko astean, Txurkoene kaleko beste zatia egingo da, hau da, 1 eta 11 zenbakien arteko zatia. Lehen zatian bezala, obrek aparkalekuei eta alboko espaloiari eragingo diete. Galtzadari eta etxebizitzetarako sarbideari ez diete batere eragingo.

Obrek aurrera egin ahala, eta kaltetutako guneetara hurbildu ahala, gutun bat bidaliko zaie auzokoei, obren iraupena eta eraginak jakinarazteko, Txurkoene kaleko bizilagunekin egin den bezala. Gainera, auzokideren batek zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, enpresa esleipendunak harremanetarako telefono bat emango du jakinarazpen horretan.

2024/02/12-an argitaratua