Txofreko parkingaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko proposamena onartuta

Etorkizunean aparkalekua egokitzeko lehen pausoa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak oniritzia eman dio Txofreko aparkalekua eta bere sarrerak berritzeko oinarrizko proiektuari. Isuuru Arquitectos enpresak idatzi du proiektua, 5,1 milioi euroko aurrekontua du, eta Txofren dauden 1000 aparkalekuren jabe pribatuekin partekatuko da.

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, proiektuak erantzuten diola aparkalekuak berritzeko duen beharrari. Izan ere, horrenbestez, segurtasun, bizigarritasun eta irisgarritasun araudiei egokituko da, eta era berean, aparkalekuaren mantentzeko eta zerbitzu eta instalazio komunen kontserbatzeko betebeharrari erantzuna emango zaio.

Udala aparkalekuaren erdian dauden 462 plazen jabe da. Eta plaza horiek txandakakoak dira. Era berean, beste mila jabe pribatu daude. Eta horiekin guztiekin adostu beharko du Udalak berritze lanak. Goiaren ustez, egindako proposamena etorkizunean aparkalekua egokitzeko lehen pausoa da.

Egun, Txofreko parkingak ez du arrapala irisgarririk, ezta kanpotik sartzeko igogailurik ere. Oinezkoak aparkalekura sartzen dira Txofre Plazan dauden 8 eskaileretatik, edota ibilgailuek aparkalekura sartzeko erabiltzen duten arrapaletarik. Eta, gainera, aparkalekuaren barruko hiru solairuetako komunikazioa eskailera horietatik zein ibilgailuek erabiltzen dituzten arrapaletatik egiten da.

Aparkalekuak ez ditu betetzen suteei aurre egiteko zein irigarritasun araudiak, eta horrenbestez, bertan berritze-lanak egitea ezinbestekoa da. Eta horri erantzuteko, Udalak - plazen heren baten jabe da - honako proposamena egin du: Txofre plazan aparkalekura sartzeko bi igogailu eta eskailera jartzea. Horrenbestez, barruko komunikazioa ere erraztuko litzateke, irisgarritasun baldintzak hobetuko lirateke, eta baldin eta sute bat egongo balitz, ebakuazio baldintzak erraztuko lirateke.

Berritze lan horiek Txofre plazako erdialdean lanak egitea eskatuko lukete, izan ere, bertan jarriko lirateke oinezkoentzako bi sarrera berri horiek - igogailua eta eskailerak -, baita aparkalekuaren aireztatze baldintzak hobetzeko burdin-sareak ere.

Distribuidora Farmacéutica de Gipuzkoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Distribuidora Farmaceutica de Gipuzkoa Eskusaitzeta industrialdean bere jarduera ezartzeko aukerari buruzko hitzarmena.

Egun Distribuidora Farmaceutica de Gipuzkoa Igara auzoan dago, baina enpresaren beharrek bere bezeroen eskaera hastetzeko, eta enpresaren berearen hazteko eta hedatzeko aurreikuspen eta helburuek egoitza handiago baten beharra sortzen diote.

Horren harian, Distribuidora Farmaceutica de Gipuzkoa-k eta Udalak hainbat bilera egin dituzte enpresaren egoitza lekuz aldatzeko.

Hortaz, Tokiko Gobernu Batzordeak proposatutako eta onartutako hitzarmenak honako helburua du: enpresa lekuz aldatzeko baldintzak erraztea, eta Udala Eskusaitzeta eremuan garatzen ari den industrialdea sustatzen, komerzialitzatzen eta saltzen jarraitzea.

Leire plazako 1-2 lokalak


Tokiko Gobernu Batzordeak hasiera eman dio Leire Plaza 1-2ko lokalak egokitzeko lanak kontratatzeko espedienteari. Lokal horiek Gizarte Ekintza departamentuarenak dira, eta ATECE eta Bizi-Bide elkarteek euren lana egiteko bideratuko dira.

Egokitze-lan horiek egiteko aurrekontua 180.385 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak bost hilabete izango ditu lanak egiteko.

Ikastetxeetan lanak


Tokiko Gobernu Batzordeak hasiera eman die lau ikastetxetako lanak kontratatzeko espedienteei.

Lehena, Altzako Harri Berri Ikastetxeko patioa estaltzeko lanak dira. Proiektu hau egiteko aurrekontua 320.404 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak hiru hilabeteko epea izango du lanak egiteko.

Bigarrena, Intxaurrondo Ikastolako estalkia konpontzeko lanak dira. Eta lan horiek egiteko aurrekontua 188.380 eurokoa da eta enpresa esleipendunak hiru hilabete izango ditu lan horiek egiteko.

Hirugarrena, Amara Berri Urbietako barruko patioetako aroztegia aldatzeko lanak dira. Proiektu hori egiteko aurrekontua 238.956 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak hiru hilabeteko epea izango du aroztegia aldatzeko.

Eta laugarrena, Catalina de Erauso 8 Ikastetxeko energia eraberritzeko proiektuaren lanak dira. Eta lan horiek egiteko aurrekontua 280.064 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak hiru hilabete izango ditu lan horiek egiteko.

2019/03/12-an argitaratua