Aste Nagusia 'bikaina', alkatearen arabera

Donostiako Aste Nagusiaren erdia pasata, Eneko Goia Donostiako alkateak, 'jaiak normaltasunez doazela' adierazi du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako alkateak, Eneko Goiak, jaien balorazioa egin du Aste Nagusiko 5 egun pasata, jaiak osatu eta garatzen laguntzen duten pertsona eta elkarteei esker ona adierazteko urtero egiten den ohiko hamaiketakoan.

Eneko Goiaren arabera, Aste Nagusia “bikaina” izaten ari da eta jaiak “normaltasunez garatzen ari dira, nahiz eta gustuko ez ditugun bizpahiru gertakari izan diren”.

Alkateak azpimarratu duenez, jende ugari dabil egunotan hirian. Jendearen parte hartzea handia izaten ari da eta programa guztia goitik behera osatzen ari dela adierazi du Donostiako alkateak. Jende gehien, batez ere, programatutako jardueretan dabil.

Eneko Goiaren hitzetan “egiten den eskaintzak erantzuna jaso duela adierazten du honek”. Aurten, auzoetara zabaldu nahi izan da festetako eskaintza eta horrek erantzun “positiboa” izan du Goiaren hitzetan.

Era berean, ez ditu ahaztu nahi izan astebukaera honetan jazotako gertaerak: Urnietako mutil batek sufritu duen erasoa, neska batek jasotako erasoa eta nesken intimitatea urratu duen gizonaren kasua. Segurtasunaren aldetik, “adi egoten jarraitu behar dela” azpimarratu gu Goiak.

Azkenik, Donostiako alkateak donostiarrei dei egin die Aste Nagusia amaitzeko geratzen diren egunak aprobetxatzeko, disfrutatzeko eta ondo pasatzeko.

2018/08/16-an argitaratua