Martxoak 21. Arrazakeria eta Xenofobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta

Xenofobia, arrazismoa eta intolerantzia jarrerak prebenitzeko bidean hainbat ekitaldi izango ditugu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak eta hiriko hainbat eragilek eta elkartek egitarau bateratua osatu dute aurten ere, ARRAZAKERIAREN ETA XENOFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA dela eta. Martxoaren 12tik 29era bitartean hainbat ekintza burutuko dira, besteak beste: emanaldiak, hitzaldiak, arrazakeriaren aurkako martxa eta Giza Liburutegietako saio berezia.

Parte hartzen dute: Donostiako Udaleko Kultur Aniztasuna Bulegoa, Donostia Kultura, Fundación Secretariado Gitano, San Telmo Museoa, Sos Arrazakeriak, Bagera Euskaltzaleen Elkartea "Ongi Etorri Eskolara", Zuhaizti Eskola Publikoa, Amara Berri Eskola Publikoa, Maria Reina Eskola, Euskadiko GGKEn Koordinakundea eta Medicus Mundi.

EGITARAUA

2018/03/05-an argitaratua