Uztailak 26: Valentín Olano kalea ibilgailuentzat itxiko da, 10:00etatik 17:00etara

Aldizkako mozketak egongo dira, 10:00etatik 23:00etara, Maria Cristina zubiaren inguruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren ostiralean, uztailaren 26an, Maria Cristina zubia eta inguruetan bide aldaketak egongo dira. Hori dela eta, Valentín Olano kalea trafikoarentzat moztuta egongo da, 10:00etatik 17:00etara, eta 12:00etatik 23:00etara, Maria Cristina zubi inguruan ibilgailu eta oinezkoentzat aldizkako mozketak egongo dira.  

12:00etatik 17:00etara, Bilbao plazan eta Maria Cristina zubian filmatuko dute. Hori dela eta, filmatzearen une jakinetan, ibilgailu eta oinezkoentzat aldizkako mozketak egongo dira Gernikako Arbolaren pasealekuan, Prim kalean eta Maria Cristina zubian. Valentín Olano kalea trafikoarentzat guztiz moztuta egongo da, 10:00etatik 17:00etara, bi norabideetan.  

Arratsaldean, 17:00etatik 23:00etara, filmatzearen une jakinetan eta grabaketaren arabera, oinezkoen igarotzea eten ahal izango Valentín Olano kalean eta Gernikako Arbolaren pasealeku inguruan. Ordu tarte horretan, Valentín Olano, Gernikako Arbolaren pasealekua eta Maria Cristina zubian ibilgailuentzat aldizkako mozketak egingo dira.  

Bai oinezkoentzat bai trafikoarentzat bertan egongo diren teknikariek beharrezko oharrak eta zirkulazio-aukerak eskainiko dituzte.  

Dbus

 
10:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera Dbusen 17-Gros-Amara-Miramon eta 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo lineetan aldaketak egingo dira. Linea hauentzat, Bilbo Plaza, Mendeurrena eta Antso Jakituna 12 geltokiak kenduko dira. Iparreko Geltokira, eta Antso Jakituna 28 II-ra eta Pio XII-ra eramango dira hurrenez hurren.  

Era berean, Gros alderantz egun guztian zehar aldizkako mozketak egingo dira Gernikako Arbola pasealekuan.

2019/07/24-an argitaratua