Udalak '0-5 urte: haurren ongizatea oinarri' programa eskainiko du

2018ko urtarrila eta maiatza bitartean eskainiko da. 0-5 urte bitarteko haurren eta beren gurasoen beharrei erantzun nahi dien programa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Pertsonen garapenean berebiziko garrantzia duen adin zikloa dela baloratzen da. Gazteriatik, 0-5 adin tarteari zuzenduriko estrategiaren inguruko hausnarketa egin nahi izan dugu eta eskaintza zehatz bat diseinatu 2017-2018 ikasturterako, etorkizunean gurasoek beraien proiektu edo haurgune propioak garatu ahal izateko asmoarekin, proiektu hau ez baita ulertzen gurasoen inplikaziorik gabe.

Gazteriak, 0-5 urte bitarteko haurren eta beren gurasoen beharrei erantzun nahi die programa honekin. Helburu bikoitza izango luke
  • Haurrak gurasoekin batera egon ahal izateko espazio egokituak eta gidatuak eskaintzea.
  • Haurren hazieraren inguruan gurasoek dituzten beharrei erantzutea, formazio beharrak, zalantzak, kezkak partekatzeko espazioak eskaintzea.

Zein motatako ekintzak garatuko dira

Bi motatako ekintzak izango ditugu:
  • 0-5 urteko haurren eta beren gurasoentzako egokitutako espazioa:
    Haurrak eta gurasoak elkarrekin egoteko prestatu den gune bat eskainiko da. Gurasoak izango dira ekintza burutuko dutenak, Zapuburu elkarteko hezitzaileen laguntzarekin. Haurraren garapen ezagutzan sakontzeko eta haurren haziera praktikak ezagutzeko proposamena da.
  • Hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak:
    Gurasoek 0-5 urte bitarteko haurren hazieraren inguruan dituzten beharrei erantzuteko eta zalantzak argitzen laguntzeko proposamena, haurraren ongizatea lortze aldera.
Adin tarte honetan adituak diren bi entitateekin elkarlanean ari gara: Zapaburu hezkuntza elkartea eta Ttiklik elkargunea.

Interneten bidez:
www.donostia.eus/lehenhaurtzaroa

2018/01/24-an argitaratua