Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Zoladurak, Gizarte- eta hezkuntza-arreta, Atotxa Erreka

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Zoladurak

Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko kale eta bideetako zoladurak konpondu, berritu eta mantentzeko zerbitzuak kontratatzeko espedientea onartu du. Lizitazio aurrekontua 3.800.000 eurokoa da, eta gauzatzeko epea hiru urtekoa da, bi luzapenekin, bakoitza urtebetekoa.

Kontratu honen xedea hiriko kale eta bideetako zoladurak konpondu, berritu eta mantentzeko zerbitzua ematea da, bai eta zoladuren erabilera eta erabilgarritasun egokiari eragin diezaioketen elementuena ere.

Kontratu honetan sartzen dira, halaber, espaloi zati berrien obrak edo zerbitzuak erabakitzen dituen kaleak berritzea, bai eta obra eta lan horiek gauzatzeko edo lizitatzeko beharrezkoak diren memoria baloratuak eta proiektuak idaztea ere. Era berean, kontratuaren xedearen barruan sartzen da hiri osoan dauden eta erabiltzen diren zoladuren inbentarioa.

Gizarte- eta hezkuntza-arreta

Tokiko Gobernu Batzarrak gizarteratzeko ostatu baliabideetan gizarte- eta hezkuntza-arretako zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu du, 280.253 euroko urteko lizitazio aurrekontuarekin, eta gauzatzeko epea 2 urtekoa da, beste 2 urtez luza daitekeena (2 luzapen, gehienez, urtean).

Kontratuaren xedea da Donostiako Udalaren baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonentzako Harrera pisu eta Tutoretzapeko etxebizitzako Zerbitzuetako erabiltzaileei arretan esku hartze soziohezitzailerako prestazio teknikoa.

Zerbitzu horietako plaza eta ekipamenduen kopurua edozein unetan alda daitekeen arren, gaur egun Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak egindako Zerbitzu Mapak kontuan hartuta, honako pisu eta plaza kopuru hau ezarri du:
  • Tutoretzapeko etxebizitzak: 21 plaza (7 pisu)
  • Harrera etxebizitzak: 100 plaza (25 pisu)
  • CMAS eranskina: 5 plaza

Atotxa Erreka

Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Atotxa Errekako bi lursailen Xehetasun azterketari. Bi lurzati mugakide dira, eta ipar-hegoaldeko norabidean daude, Atotxa Erreka kalearekiko paraleloan. Lehenengo lursaila iparraldean dago, eta 1.532,38 m²-ko azalera du; bigarrenak, berriz, 1.606,42 m2-ko azalera du, eta hegoaldean dago. Biak trapezoidalak dira.

Horietan, antolamendu bat aurreikusten da, sestra azpiko solairu bat izango duena, aparkalekuetarako, eta beheko eta lehenengo solairuak, etxebizitzetarako. Atotxa Erreka kalearen maldari jarraituz, bi atari mailakatu jarriko dira, eta bakoitzak 4 etxebizitza izango ditu.

2023/09/12-an argitaratua