Udal webguneak hiriko parke eta lorategiei buruzko informazio zehatza estreinatu du

Bilatzaile batekin hurbilen dauden parkeak eta lorategiak auzoka topatzeko aukera ematen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Duela egun batzuetatik hona, Donostiako Udalaren web orrian www.donostia.eus hiriko parke eta lorategi guztiei buruzko informazio zehatza dago.

Zerrenda 25 parke eta lorategikoa da eta horietako bakoitzak honako informazioa jasotzen du:
  • Hedadura
  • Kokapena
  • Iristeko garraio-lineak
  • Gauez itxita daudenentzako irekiera- eta itxiera-ordutegia
  • Florari, zuhaitzei eta faunari buruzko informazioa (ahateak, beltxargak...)
  • Zerbitzuren bat barne hartzen duen, hala nola pixatokiak, haur-jolasak, urmaelak eta iturri publikoak, eraikinak edo elementu bereziak

Parke bakoitzak argazki bat eransten du.

Gainera, bilatzaile batek hurbilen dauden parkeak eta lorategiak auzoka kokatzeko aukera ematen du.

Webgunean, parkeak eta lorategiak erabiltzeko gomendio batzuk gehitzen dira, etxe-animaliei buruzko informazioa, bizikleten eta ibilgailuen sarbidea, kanpatze debekua...

2023/10/24-an argitaratua