Kontxako pasealekua itxita egongo da ibilgailuentzat igandeetan eta jaiegunetan

Oinezkoentzat eta bizikletentzat bakarrik izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kontxako pasealekua itxita egongo da igande eta jaiegunetan mota guztietako ibilgailu motordunetan, asteburu honetatik aurrera. Beraz, pasealekua oinezkoentzat bakarrik izango da igande honetatik aurrera, abenduak 6. Zehazki hurrengo fetxetako jaiegun eta igandeetan ordutegi hauetan itxiko da:
  • Urriaren 31tik martxoaren 21era, 9:00etatik 19:00etara
  • Martxoaren 21etik urriaren 31ra, 9:00etatik 21:00etara

Kontxa pasealekuaren eta Mirakontxa pasealekuaren arteko elkargunean egingo da mozketa (Mirakontxako igoera irekita geratuko da), Zumalakarregi hiribidea eta Satrustegi hiribidea lotzen diren tokiraino.

Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak adierazi duenez, “neurri hau mugarik gabe gauzatuko da oinezkoen eta txirrindularien pasealekua bultzatzeko, eta are garrantzi handiagoa du distantzia soziala eta aire zabaleko espazioak hain garrantzitsuak diren une hauetan”. Aranak nabarmendu duenez, “beste batzuetan egin da mozketa hori, esate baterako, konfinamenduaren deseskaladan edo Mugikortasunaren asteko `Autorik gabeko egunaean`, eta oso emaitza onak izan zituen”.

Dbusen aldaketak


Mozketa hau dela eta, Antiguoko Dbusen lineek aldaketak jasango dituzte:
  • Joaneko noranzkoan: Sanserrekatik joango dira, eta Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz eta, gero, ohiko ibilbidea egingo dute. Ez da geltoki bat ere aldatuko.
  • Itzulerako noranzkoan: Pio Barojatik igoko dira, eta Aldapetatik jaitsi. Ondoren, ohiko ibilbidea egingo dute. Ondarretako geltokia kendu egingo da eta Esklabetara edo Pio Baroja 4ra eramango da. San Martin 57ko geltokia zerbitzurik gabe geratuko da.

Zehazki hurrengo lineei eragingo die:
  • 5-Benta Berri
  • 18-Seminarioa
  • 25-Benta Berri-Añorga
  • 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio
  • 45- Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete
  • 16-Igeldo: Ohiko ibilbidea egingo du. Joaneko zein itzulerako noranzkoetan, Sanserrekatik joango dira eta geltoki guztiak mantenduko dira

Erlazionatutako dokumentuak

2020/12/02-an argitaratua