|
Aldaketa sozial eta hezkuntzakoen
metodologiak
Aurkezpenerako jarraibideak eta lan-metodologia
Kontuan hartuz, gaikako lantegien helburua emaitza gisa
"hezkuntza-praktika egokiak" lortzen dituzten metodoei buruzko
konklusioak eskuratzea dela, erabiliko den lan-metodologiak
aurkezpen labur bat eta hezkuntza-irizpideen, estrategien,
esku hartzeko tresnen eta proiektu bakoitzaren ebaluaziorako
adierazleen eztabaida barne hartuko ditu.
Aldaketa sozial eta hezkuntzazkoen metodologiak aurkezteko
interesa duten erakundeek honako jarraibide hauek kontuan
hartu beharko dituzte:
Esperientziaren
laburpen bat, gehienez orrialde bat.
Gehienez
bost orritan honako hauek bildu: aurkezten den proiektuaren
hezkuntza-irizpideak, zein metodo eta tresnekin garatzen
ari den eta proiektua praktika egokitzat zehazten duten
adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak.
Microsoft
Word formatua erabiliko da eta karaktereen tamaina 12 puntukoa
izango da, lerroarte bakunarekin, eta lerroarte bikoitzak
erabiliko dira paragrafoak bereizteko.
Laburpenak,
Foroaren Antolatzaileek ebaluatuko dituzte, erakusketaren
formatoa erabakiz (ahozkoa edo horma-irudia), nahiz eta
aintzat hartuko den erakundearen nahia.
Erakundeek,
hala nahi izanez gero, metodologiak horma-irudi bidez aurkez
ditzakete. Neurriak: altuera 120 cm, zabalera 80 cm, gutxienez
1,5 metrotatik argi eta garbi irakurriko den tipografia
erabiliz.
Aurkezpenerako
beharrezko euskarri teknikoak, ordubete lehenago entregatuko
dira Kursaal Jauregiko ikus-entzunezkoen aretoan.
Posta
elektronikoz eli_rezabal@donostia.org
zuzenbidera bidali.
Aldaketa sozial eta hezkuntzazkoen metodologiak aurkezteko
interesa duten erakundeek, postaz, faxez edota posta elektronikoz
ondoren gehitzen den galdera-sorta buletina bidali beharko
dute.
Hezkuntza-metodologiak helbide honetara bidali
Donostiako Udala
Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Tolerantzia Saila
Goikoa Jauregia, Ijentea 6, 1., 20003 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 48 14 98 / Faxa: 943 48 13 70
e-mail: eli_rezabal@donostia.org
[Igo]
|