Castellano

Bakearen eraikuntza demokratikoak, bake-kultura garatuz, bizitzaren errespetuaren, askatasunaren, justiziaren, solidaritatearen, tolerantziaren, giza eskubideen eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren balore unibertsaletan oinarrituta, hirien laguntza eskatzen du. Pertsonen garapen osorako eta elkarbizitza-gune gisa sortutako hiriak, solidaritatea, jasangarritasuna,… indartzeko sarean lan egiten duten hiriak.

Baloreak eta jarrerak irakasteko baliabide denez, hezkuntzak lagundu egin behar du hezkuntza-eragile guztiok: ikastetxeek, familiek, udalek, komunikabideek, GKEk…, gure ahaleginak batzeko beharraz ohartarazten, anaitasun eta elkarbizitzaren sentimenduak indartzeko, baita hiri-garapen jasangarria bultzatzeko, kulturarteko elkarrizketa sustatzeko, herritar aktiboak eta arduratsuak lortzeko, familia-rol berriak kontuan hartzeko ere…

Hiri hezitzaileok, bizitza demokratikoaren sakontasunarekin konpromisoa hartu dugunok, giza-eskubideak bermatzeko aurrera egin ahal izateko balio-sistema bat zabaltzeko lan egin behar dugu.

Baloreen hezkuntza: hiriak bake-kulturaren aldeko konpromisoan izeneko Donostian antolatutako foroa aukera bikaina da hiri hezitzaileok, gainontzeko hezitzaile taldeekin batera, gure esperientziak batzeko, zailtasunak baloratzeko eta proiektuak trukatzeko. Bilera honek sakontzeko, alderatzeko eta jardun-jarraibideak ezartzeko bidea emango digu ondoko esparruetan:

bake-kulturarako hezkuntzan

kulturartekotasun eta inmigraziorako hezkuntzan

garapen jasangarrirako hezkuntzan

herritarren partaidetzarako hezkuntzan

familia-eredu berrietarako eta hezkidetzarako hezkuntzan

Ongietorriak hiri honetara, zeinak, baldintza zailetan, etorkizunean pakea eta askatasuna izango duenaren ilusioari eta itxaropenari eusten dion.

ODÓN ELORZA

Donostiako Alkatea

[Igo]


Aurkezpena | Egitaraua | Informazio | Izena ematea | Ostaturatzea | Metodologiak
Baloreen Hezkuntzari Buruzko Foroa:
hiriak bake-kulturaren aldeko konpromisoan
Donostia-San Sebastián - 2002ko azaroaren 12, 13 eta 14a

Aurkezpena

Egitaraua

Informazio orokorra

Izena ematea

Ostaturatzea

Metodologiak