Donostiako zuhaitz berezien katalogoa

"Donostiako zuhaitz eta zuhaizti berezien inbentarioan" zehaztutako zuhaitz berezien kokapena eta informazioa eskaintzen ditu datu multzo honek. Helburua da ezaugarri bereziak dituzten zuhaitzak (tamainagatik, adinagatik, bakantasunagatik, balio historikoagatik, etab.) eta bertako landarediaren adierazgarri diren zuhaiztiak identifikatu, baloratu eta kontserbatzeko neurriak proposatzea.

Informazio hau ematen da:

  • Zuhaitzaren izena eta espeziea: identifikazio arrunta eta zientifikoa.
  • Adaburuaren diametroa (m): adaburuaren gutxi gorabeherako zabalera.
  • Enborraren perimetroa (cm): perimetroaren neurria
  • Helbidea: kalearen izena
  • Auzoa: Donostiako zein auzotan dagoen
  • Fitxa teknikoa (PDF): alearen informazio osoa deskargatzeko esteka.
  • Koordenatu geografikoak (X, Y): kokapen zehatza

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830.

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "INGURUMENA/Zuhaitz berezien katalogoa" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Bi urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data urtarrila 8, 2026, 08:27 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data maiatza 14, 2026, 09:10 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Ingurumenako Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala