Toponimia. Donostiako orografia-izenak

Datu multzo honek Donostiako udalerriko orografiarekin lotutako toponimoei buruzko informazio zehatza ematen du. Toponimo bakoitzeko, datu hauek ematen dira:

  • Izen ofiziala
  • Elementu mota (gaina, amildegia, lurmuturra, gailurra, muinoa, mendixka, gailur-lerroa, mendia, parajea, ibarbidea eta abar)
  • Kontsultatutako datuen iturria

2021ean, Donostiako informazio toponimiko eta geografikoa hobetzeko eta eguneratzeko proiektu bat egin zen, eta, horri esker, toponimo hauek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) izendegi ofizialean sartu ahal izan ziren. Horretarako, Josu Tellabide Azkolainen "Donostiako Toponimi Erregistroa" (Kutxa, 1995) lana hartu zen oinarritzat, baita Donostiako Udalak aurreko 25 urteetan egindako hainbat azterlan ere.

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "IZEN_GEOGRAFIKOAK/Orografia" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:32 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data maiatza 13, 2026, 08:57 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Lehendakaritzako Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala