Donostiako puntu kritikoak

Donostiako Puntu Kritikoen Mapa Udalak prestatutako tresna bat da, parte hartzeko modua ematen duena, segurtasun-, irisgarritasun- edo ikusgarritasun-arazoak dituzten hiriko eremuak identifikatzeko eta hobetzeko, bereziki generoaren aldetik begiratuta. Datu-multzo honek hiriko puntu kritikoak non diren jakiteko informazioa ematen du. Espazio kalteberak sartzen dira: argi gutxi daukaten lurpeko pasabideak, ondo ikustea galarazten duten landaredia duten eremuak eta irisgarritasun txarreko eremuak, esate baterako.

Puntu kritiko bakoitzak alderdi hauei buruzko informazio zehatza du:

  • Puntu kritikotzat jotzeko arrazoia
  • Kokapena eta auzoa
  • Koordenatu geografikoak (X,Y)
  • Bakoitzaren fitxara jotzeko esteka

Era berean, eremu hartan esku hartu den edo ez kontuan hartuta ere sailkatuta daude puntu kritikoak, eta segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko neurri zuzentzailerik aplikatu den jakiteko modua ere ematen du horrek.

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830.

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "OSASUNA_SEGURTASUNA/Hiriko puntu kritikoak" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:31 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data otsaila 13, 2026, 13:51 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Lehendakaritzako Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala