Haize plana

Donostiako Udalaren Haizeetarako plana udalerrian haize handia egiten duenean izaten diren arriskuak prebenitzeko eta kudeatzeko diseinatuta dago. Pertsonen, ondasunen eta azpiegituren segurtasunari eragiteko moduko haize handia egitea aurreikusten denean aktibatzen da.

Prebentzio- eta jarduketa-neurriak ditu; adibidez, eremu kalteberak identifikatzea, jarri behar diren seinaleak jartzea, udal-zerbitzuak koordinatzea eta herritarrei aholkuak ematea, haize handia egiten duenean arriskurik ez izateko.

Datu-multzoak alderdi hauei buruzko informazio zehatza ematen du:

  • Puntu kalteberak: haize handia egiten duenean bereziki kontu egin beharreko tokiak (goialdeak, kirol-zelaiak eta plazak, adibidez).
  • Eremu kalteberak: haizearen erasana izan dezaketen eraikinak, instalazioak eta parkeak.

Puntu edo eremu kaltebera bakoitzerako ematen den informazioa haren mota, izen, kale eta auzoarena da.

Erreferentzi-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830.

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "OSASUNA_SEGURTASUNA/Haize plana/" geruzetan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Bi urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:31 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data otsaila 13, 2026, 14:08 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Prebentzio, Su itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua
Sortuta Datuen Udal Atala