Donostiako larrialdi plana (2016). Arrisku antropikoak

Larrialdietarako Udal Plana da tresna bat, Donostiako udalerria larrialdi-egoerei azkar eta eraginkortasunez erantzuteko nola antolatu eta koordinatzen den ezartzen duena. Planaren helburua da herritarrak babestea eta ondare publikoa zaintzea, giza baliabideak eta baliabide materialak antolaturik mobilizatuta.

Hirian dauden arrisku-motak eta eskura dauden larrialdi-baliabideak honako hauek dira:

  • Arrisku naturalak: planoak, udal barrutian arrisku naturalak (ekaitzak eta tximistak, uholdeak, itsasoaren erasanak, arrisku geologikoak…) izateko moduko tokienak.
  • Arrisku antropikoak: gizakiaren jarduerak (industriak, azpiegiturak eta giza jarduera kontzentratuak) sortutako arriskuekin lotutako planoak.
  • Arrisku teknologikoak: industrialdeei eta kimika lantegiei buruzko planoak, bai eta arrisku espezifikoenak ere (trenbide-sareak eta zirkulazio handiko errepideak, esate baterako).
  • Larrialdietako baliabideak: eskura diren baliabide operatiboak (esku hartzeko arloak, elkarguneak, azpiegitura kritikoak, eta abar) erakusten dituzten planoak.

Datu-multzo horrek arrisku antropikoei buruzko informazioa ematen du.

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830.

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "OSASUNA_SEGURTASUNA/2017 Larrialdi plana/Arrisku antropikoak" geruzetan

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Hiru urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:31 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data urtarrila 15, 2026, 12:29 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Prebentzio, Su itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua
Sortuta Datuen Udal Atala