Hirigintza-plangintza. Zuzkidura-bizitokietarako erreserbak Donostian

Datu-multzo honek Donostiako hirigintzako udal-plangintzan zuzkidura-bizitokietarako aurreikusitako lurzoru-erreserbak jasotzen ditu. Zuzkidura-erreserbak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) eta hura garatzeko tresnek definitutako lurzoru-eremuak dira, gizarte- edo zuzkidura-erabilerei lotutako bizitokiak -hala nola premia espezifikoak dituzten kolektiboentzako bizitegi-irtenbideak- ezartzera bideratuak. Zehaztapen horiek indarrean dagoen araudiak ezarritako hirigintza-estandarrei erantzuten diete, bizitegi-eraikigarritasunaren gehikuntzaren eta xede publiko edo sozialetarako lurzoru-zuzkidura egokiaren arteko oreka bermatzeko.

Erreserbatutako eremu bakoitzeko informazio hau ematen da:

  • Hirigintza-eremuaren izena
  • Erreserbaren azalera (m²)
  • Esleitutako eraikigarritasuna (m² sabai)
  • Aurreikusitako ostatu-unitateak gehienez

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830.

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "PLANEAMENDUA/Zuzkidura bizitokietarako erreserbak" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Hiru urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data martxoa 10, 2026, 11:15 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data martxoa 10, 2026, 11:22 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala