Hirigintza plangintza. Donostiako 2010 HAPOko baldintzatzaile gainjarriak

Datu multzo honek 2010/06/25ean onetsitako Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean baldintzatzaile gainjarriak erakusten ditu.

Baldintzatzaileak hirigintza-plangintzan eragina duten elementuak dira eta hainbat arrazoirengatik jar daitezke: ingurumena babestea, ingurunea leheneratzea, hiri-paisaia hobetzea edo dauden arriskuak zuzentzea. Lurzoruaren sailkapen orokorrari gainjartzen zaizkio, eta hirigintzako erabakiak hartzeko erreferentzia tekniko gisa balio dute. Horien barnean sartzen dira, besteak beste, interes geologikoko eremuak, lurzoru kutsatuak, intereseko naturaguneak, korridore ekologikoak eta uholde-arriskuko eremuak.

2010eko HAPOaren ondoren onetsitako aldaketak datu multzo honetan sartu dira, eta indarrean dagoen plangintzaren ikuspegi eguneratua ematen dute.

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830.

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "PLANEAMENDUA/Baldintzatzaile gainjarriak" geruzetan.

Informazioak ez du balio juridikorik.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Bi urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data otsaila 16, 2026, 13:37 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data martxoa 23, 2026, 11:38 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala