Donostiako teilatuen potentzial fotovoltaikoa

Datu-multzo honek Donostiako eraikinetako estalkien potentzial fotovoltaikoari buruzko informazio geografikoa jasotzen du.

Informazioak aukera ematen du teilatu bat eguzki-panelak jartzeko egokia den jakiteko, zenbait alderdi kontuan hartuta: orientazioa, erabilgarri dagoen espazioa eta eraikina hirigintza-araudiren batek babesten duen ala ez. Horrela, teilatu egokienak, muga batzuk dituztenak eta instalazio mota horretarako bideragarriak ez direnak bereizten dira. Gainera, datuek gutxi gorabeherako zenbatespenak ematen dituzte eguzki-energia sortzeko aukerari buruz, instalatu litezkeen plaken gutxi gorabeherako kopuruari buruz, lor litekeen autokontsumo-mailari buruz eta isuri kutsatzaileen murrizketari buruz. Informazio hori erabilgarria izan daiteke eguzki-plakak instalatu nahi dituzten pertsonentzat nahiz sektoreko profesional eta erakundeentzat.

Honako baliabide hauek osatzen dute datu-multzoa:

  • Teilatu-potentzial fotovoltaikoa
  • Erradiazio globala
  • Teilatuen azalera egokia

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "INGURUMENA/Teilatuen potentzial fotovoltaikoa" geruzetan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Bi urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data urtarrila 20, 2026, 10:46 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data maiatza 14, 2026, 09:51 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Ingurumenako Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala