Donostiako Udalak igorritako zergen zenbatekoa

Datu multzo honek Donostiako Udalak igorritako zergen zenbateko osoa jasotzen du. Erakutsitako zenbatekoa igorritako zergen zenbateko osoa da, baina zenbateko hori ez da zertan osorik kobratua izan.

Zergak legez ezarritako tributuak dira, zergadunari nahitaez eskatzen zaizkionak, kontraprestaziorik gabe, hau da, trukean inolako onurarik jaso gabe. Datu multzo honi esker, tokiko zerga nagusien bilakaera eta banaketa azter daitezke, hala nola:

  • EJZ: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga
  • EIOZ: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga. Eraikuntza-lizentziaren tasarekin batera kobratzen da
  • TMIZ: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga
  • OHZ: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

Ordenantza Fiskalei buruzko informazio gehiago

Adierazitako zenbatekoa sortutako kobrantza-eskubideei dagokie, hau da, Udalak zergadunei zerga gisa likidatu dien guztizko kopurua, ordaindu diren ala ez kontuan hartu gabe. Beraz, datu horiek ez dira bilketa efektiboa, urtero igorritako zenbatekoak baizik.

Datuak urteka eta zerga-motaren arabera bereizita eskaintzen dira.

Datu multzo hau Hiriko argazkia-n ikus daiteke

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Hilekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:28 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data maiatza 10, 2026, 05:11 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Finantza Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala