Donostiako oinezkoentzako, ibilgailuentzako eta bidegorrientzako bide ardatzak

Donostiako hiri-mugikortasuneko sistema nagusiei buruzko informazio geografiko zehatza ematen du datu multoz honek. Tokiko garraio-sarearen funtsezko hiru osagai biltzen ditu:

  • Errepide-sarea: Udalerriko errepide, kale eta bide guztiak ageri dira. Bide-tarte bakoitzerako, bide-mota, erabilera, kalearen izena, atarien zenbakiak eta galtzadaren zabalera adierazten dira.
  • Oinezkoen sarea: Soilik oinezkoak ibiltzeko espazioak jasotzen ditu, hala nola espaloiak, oinezkoen pasabideak, arrapalak edo eskailerak. Segmentu bakoitzaren informazio hau ematen da: zabalera metrotan, kalearen izena, lorategi-eremuen zabalera (halakorik badago), bidegorriaren zabalera (halakorik badago) eta zein auzotan dagoen.
  • Bidegorri sarea: Hiriko bizikleta-ibilbideak jasotzen ditu. Tarte bakoitzeko, ibilbidearen izena, mota (noranzko bakarrekoa edo bi norabidekoa), zabalera (metrotan), bidea eta eraikitze-urtea adierazten dira.

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830.

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "GARRAIOA/Bide-ardatzak/" geruzetan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:27 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data urtarrila 14, 2026, 11:09 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Mugikortasuneko Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala