Donostiako kaleen izenak

Datu multzo honek Donostiako udalerriko kale-izendegi ofizialari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du: indarrean dauden izenak, Udalbatzak onetsi zituen moduan, eta kaleen zerrenda xehatua, izenen esanahia eta historia ere azaltzen duena. Datu hauek ematen dira:

  • Indarrean dauden kale-izenak: kaleen gaur egungo izen ofiziala. Bide bakoitzeko, zehaztapen hauek ematen dira:

    • Kalearen kodea
    • Kalearen izen laburra eta izen luzea
    • Kokapen geografikoa (geografikoki puntu batekin adierazten da)
  • Kalearen izenaren historia eta esanahia; informazio hau ematen da:

    • Kalearen kodea
    • Kalearen izen luzea
    • Udalbatzak izenari onespena eman zion data
    • Kokapenaren deskribapena
    • Kalearen izenaren historia eta esanahia
    • Kalea dagoen auzoa
    • Kokapen geografikoa (geografikoki polilinea baten bidez adierazten da)

Datu multzo hori aldian-aldian eguneratzen da, udal-izendegian onetsitako aldaketak jasotzeko.

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "IZEN_GEOGRAFIKOAK/Kaleen izenaren historia" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:25 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data apirila 15, 2026, 09:21 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Lehendakaritzako Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala