Donostiako lur gaineko aparkalekuak

Donostiako lur gaineko aparkaleku guztiei buruzko informazio zehatza jasotzen du datu multzo honek.

Aparkaleku bakoitza poligono baten bidez dago irudikatuta geografikoki, eta ezaugarri hauek ditu:

  • Ibilgailu mota: Aparkalekua turismoentzat edo motozikletentzat den adierazten du.
  • Aparkaleku azpimota: Erabilera-araubidearen araberako sailkapena, hauetako bat izan daiteke: librea, TAO gunea (Trafiko eta Aparkaleku Ordenantza), egoiliarrentzakoa, ordainpekoa edo pribatua.
  • Aparkatze-mota: Ibilgailuak zein modutan aparkatzen diren: baterian, linean edo diagonalean.
  • Plaza-kopurua, guztira: Lur gaineko aparkaleku bakoitzean erabilgarri dagoen plaza kopurua. Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak indibidualak dira.
  • Helbidea: kokatuta dauden kalearen izena

Informazioa aldian-aldian eguneratzen da, Donostiako Udaleko Mugikortasun Zuzendaritzak egindako berrikuspenen arabera.

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830.

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "GARRAIOA/Aparkalekuak/Lurgaineko Aparkalekuak" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:25 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data urtarrila 12, 2026, 14:09 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Mugikortasuneko Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala