Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Eduki publikatzailea

Mugarik Gabe. 2015
Zenbatekoa: 19.742,32 €
'Mugarik Gabe. 2015' irudia
Proiektu hau Mugarik Gabe erakundeak 2014ko deialdian aurkeztutakoaren jarraipena da; hain zuzen ere, proiektu hura berrikusi, haren ahulguneak identifikatu eta hobekuntzak proposatzeko prozesu baten emaitza.

Economistas sin Fronteras. 2015
Zenbatekoa: 15.017 €
'Economistas sin Fronteras. 2015' irudia
Proiektu honen helburua da Donostiako gazteek (16 - 35 urte) hobeto ulertzea 2015etik aurrerako garapen agenda eta ekonomiak giza eskubideak hobetzeko jokatzen duen papera, eta, horrekin batera, baita gazteek gizarte bidezkoago eta solidarioagoa eraikitzen parte hartzeko bidea jartzea ere.

Mugen Gainetik. 2015
Zenbatekoa: 19.956 €
'Mugen Gainetik. 2015' irudia
Batetik, giza eskubideen defendatzailearen kontzeptua ezagutarazi nahi diegu donostiar ekintzaile berriei eta EHUko Zuzenbide Fakultateko Nazioarteko Zuzenbideko ikasleei. Bestetik, lehen faseko ekintzaileekin hasitako lanarekin jarraituko dugu.

Tau Fundazioa, Proide-Proega, FISC. 2015
Zenbatekoa: 29.917 €
'Tau Fundazioa, Proide-Proega, FISC. 2015' irudia
Proiektu honek tresna bat izan nahi du Afrikako errealitatea ezagutarazteko, pobreziaren kausak aztertu eta salatzeko eta Afrikaren garapenaren alde lankidetzan aritzeko. Zehazki, Saharaz hegoaldeko Afrikako baliabide naturalen espoliazioa ezagutarazi nahi dugu.

Alboan Fundazioa. 2015
Zenbatekoa: 19.957 €
'Alboan Fundazioa. 2015' irudia
Proiektu honen xedea da herritarrak eta Donostiako administrazio publikoak mobilizatzea, material elektronikoak modu arduratsuan kontsumi ditzaten, eta material horiek bideratzeko nazioarteko araudiak eskatzea, gatazka eragile baitira Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean eta beste hainbat lekutan, emakume elkarteen eginkizuna azpimarratuz.

Soldepaz, Biladi, Paz con Dignidad, Paz y Solidaridad. 2015
Zenbatekoa: 29.926 €
'Soldepaz, Biladi, Paz con Dignidad, Paz y Solidaridad. 2015' irudia
Proiektu honen helburua da palestinar kultura ikusgai egitea eta donostiarrei gerturatzea, Donostian 2016. urtean Europako kultur hiriburu gisa sortuko diren espazioak eta sinergiak baliatuz. Era berean, proiektuaren helburua da Palestinarekiko elkartasun sareak indartzea eta finkatzea, batez ere Donostian.

Calcuta Ondoan eta Ikertze. 2015
Zenbatekoa: 29.936 €
'Calcuta Ondoan eta Ikertze. 2015' irudia
Hausnarketa kritikoa sortzea, batez ere donostiar gazteen artean, globalizazioak eta sistema neoliberal-heteropatriarkalak dituen ondore kaltegarrien gainean, oinarritzat hartuta analisia, eztabaida eta zer aukera dauden ekintzara igarotzeko, giza garapen sostengagarrian oinarrituta.

Mundubat eta Pausu Media. 2015
Zenbatekoa: 29.936 €
'Mundubat eta Pausu Media. 2015' irudia
Proiektu honek bake prozesuetako elementuak bilatu nahi ditu, gizarte eskariak oinarri hartuta, iraganean nahiz orainaldian eredugarritzat jotako akordioak direnez gero. Gizartea eraikitzeko guneak izango dira horiek, aldarrikapen eraldatzailez beteak, justizia, erreparazioa, ekitatea eta herri ahalduntzea lortzeko aldaketei bide ematea xede dutenak.

Emaús y Mugarik Gabe. 2015
Zenbatekoa: 29.934 €
'Emaús y Mugarik Gabe. 2015' irudia
Hezkuntza proiektu bat da, Donostian kontsumo kontziente eta arduratsua (KKA) landu asmo duena, generoaren ikuspuntuan eta ikuspuntu global-lokalean oinarrituta