Donostia Zero Plastik
Plastikoa material arina, merkea eta oso erabilgarria da. Hala ere, hondakin bihurtzen denean, behar bezala kudeatzen ez bada, ingurumenean eta osasunean dituen ondorioak suntsitzaileak dira, deskonposatzeko hamarkada eta ehunka urte behar izaten baititu. Arazoa da plastikozko produktu gehienak minutu gutxi batzuetan erabiltzen direla, nahiz eta ehunka urte irauteko diseinatuta dauden materialekin eginda dauden.
Donostia Zero Plastik kanpainaren helburua da erabilera bakarreko plastikoen erabilera murriztea eta hirian plastikoaren birziklatze-portzentajea areagotzea.
Ondorengo podcastetan, plastikozko produktuei lotutako arazoei buruzko informazioa eta hondakin plastikoak murrizten laguntzeko ideiak aurki daitezke.
Itsasoan dauden hondakinen % 27 utzitako arrantza arteak dira. Arrantza sareek hainbat hamarkada behar dituzte deskonposatzeko, eta bitartean, zer harrapatzen duten bereizi gabe, arrantzatzen jarraitzen dute.
Zigarrokinak, gozokietako plastikoak, musukoak... hondakin arinak dira eta, lurrera botaz gero, seguru asko itsasoan amaituko dira.
Botilako ura, funtsean, iturri bat irekitzean lortzen dugun produktu bera da. Hala ere, batak eta besteak ingurumenean eta hiriko giroan duten eragina oso desberdina da
Ehun artifizialekin egindako arropak mikrozuntzak askatzen ditu garbigailuan. Hauek itsasora joaten dira, kate trofikoan sartzen dira eta gure urdailetan amaitzen dira.
Hemen hasten da itsasoa... Hondakin plastikoak komunetik botatzeak kutsadura eragiten du itsasoan eta hodietan buxatze ikaragarriak sortzen ditu. Ez elikatu kloaken munstroa.
Itsasoan dauden hondakinen %80 plastikoak dira, eta horien erdiak erabilera bakarreko plastikoak dira: minutu batzuetan erabiltzen ditugu, eta hamarkadak behar dituzte desagertzeko.