Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Datorren larunbatean, urriak 21, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Tabakaleran, 10etatik 14etara

Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka urriaren 21ean, larunbata, 10:00etatik 14:00etara egingo da Tabakalerako barruko plazan.

Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, azkenean hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Oraingo honetan, panpin etxeak egiteko tailer bat antolatu da, erabilitako kartoizko kutxez eginak.

Donostiatruken ohikoa denez, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan.

Azokaren datak udazkenean:

  • Urriak 21
  • Azaroak 11
  • Abenduak 16 (elkarteentzat)