Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Otsailaren 17an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Tabakaleran, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, otsailaren 17an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara.

Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira, eta erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozketatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.

Zer egin behar dudan salmenta-postu bat izateko Donostiatruken?

Azokan salmenta-postua jarri nahi baduzu aurrez izena eman beharko duzu udalaren webgunearen bidez. Izena emateko epea azoka aurreko asteko larunbatera arte egongo da zabalik. Ondoren, zozketa egiten da izena eman duten pertsonen artean, eta azokaren aurreko asteazkenean edo ostegunean pertsona guztiei emaitza jakinaraziko zaie. Parte-hartze arauak ikusi.

Donostiatruk online

Donostiatrukek sarean bertsioa du, norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko. Beraz, nahi baduzu bertan iragarkia jarri, objektuak saltzeko.