Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Otsailaren 28an itzuliko da Donostiatruk bigarren eskuko azoka

Tabakaleran egingo da, ohi bezala, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, otsailaren 28an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Tailerra eta zozketa

Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira. Oraingo honetan, alde batetik, tailer bat egongo da naturarekiko eta landareekiko lotura bultzatzeko, baita etxeetan ditugun objektu komunen berrerabilpena ere sustatzeko; eta, bestetik, konpostajeko udal-programei buruzko informazioa emango da.

Halaber, erosketaren bat egiten dutenen artean bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan. 

Otsaileko azokaren kartela

Donostiatruk azokari buruzko informazioa