Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Martxoko bisita gidatuak Artikutzan
Martxoaren 8an, 22an eta 29an izango dira

Martxoan hiru bisita gidatu antolatuko dira Artikutzan, honako egun hauetan:
- Martxoaren 8an, Bianditzeko gaina eta tunela. 7 kilometro ibilbide honen helburuetako bat Bianditzeko gainera iristea izango da, nondik, egun argietan, euskal kostaldearen ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera dagoen.
- Martxoaren 22an, anfibioak eta narrastiak Artikutzan. Ibilbide erraz honetan, eta aditu baten eskutik, urtegi zaharreko urak estatzen zuen eremura gerturatuko gara, eta anfibioak antzematen saiatuko gara.
- Azken bisita martxoaren 29an egingo da: Mintegixar eta Artikutzako trena. Meatze-trenbide zaharrean zehar ibiltzeaz gain, 11 kilometroko irteera honek Mintegixarreko haginak (Taxus baccata) ezagutzeko aukera emango digu.