Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Maiatzeko bisita gidatuak Artikutzan

Maiatzaren 9an, 24an eta 30ean

Maiatzean bisita gidatu hauek egingo dira Artikutzan:

  • Maiatzaren 9an (larunbatean), Eskas, Elutsa eta Erroiarri. 9 kilometroko ibilbide honetan, Artikutzako basoaren ikuspegiaz gozatzeko aukera izateaz gain, Erroiarriko ur-jauziarekin topatuko gara. 
  • Maiatzaren 24an, Enobietako presa eta ibaiaren inguruan. 6 kilometroko ibilbide erraz honen helburua izango da urtegi zaharra zegoen eremuan sartzea eta ingurua nola aldatu den ezagutaraztea. 
  • Hirugarren eta azken bisita maiatzaren 30ean egingo da, larunbatarekin. Ibilbide honetan Artikutzako basoei, biodibertsitateari eta historiari buruzko azalpenak emango dira, Urdallueko burdinola zaharra ikustearekin batera. 

Kontuan hartu bisita hauetan parte hartzeko nahitaez aldez aurretik izena eman behar dela.

2026/05/04an argitaratuta