Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Karabela Portugesei buruzko jarduera-protokoloa
Bandera horia eta gorria noiz jarri erabakitzeko
Donostiako Udalak jarduera-protokolo bat prestatu du azken asteetan euskal kostaldean eta Donostiako hondartzetan zabaldu diren karabela portugaldarren begiztatze eta ziztada kasuetarako.
Bandera horia edo gorria jartzeko kasuak
Bandera horia kasu hauetan jarriko da:
- Kontxan eta Zurriolan 15 ale baino gutxiago begiztatuz gero (10 ale Ondarretan).
- Pertsona bat badago Physalia baten (karabela portugesa) itxura duen “zartada” pitzadurarekin, inguruan ale gehiago ikusi gabe eta ziztada egin duen alea kendu bada.
Bandera gorria kasu hauetan jarriko da:
- Kontxan eta Zurriolan 15 ale baino gehiago begiztatuz gero (10 ale baino gehiago Ondarretan), edo bi baino gehiago Santa Klara Irlan.
-
Pertsona bat badago Physalia baten (karabela portugesa) itxura duen “zartada” pitzadurarekin, inguruan ale gehiago ikustea edo ziztada egin duen alea kendu ezin denean.