Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ibilbide ornitologikoak Donostian, Aiete eta Ametzagaina parkeetan

Maiatzean eta ekainean egingo dira

Herritarrei Donostiako hegaztiak gerturatzeko asmoz, bi ibilbide ornitologiko prestatu ditugu, lau egunetan egingo direnak, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin. Irteera gidatu hauetan, biodibertsitatea eta hiriko parkeen hegazti espezieak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Honako egun hauetan egingo dira:

  • Maiatzak 14, larunbata: Ametzagaina parkea (Ducasse mintegia).
  • Maiatzak 20, ostirala: Aiete parkea (sarrera nagusian).
  • Ekainak 11, larunbata: Ametzagaina parkea (Ducasse mintegia):
  • Ekainak 12, igandea: Aiete parkea (sarrera nagusian).

Ordutegia: 09:00etan. Iraupena: Ordu eta erdi. Hizkuntza: elebietan.

Doako jarduerak dira, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea web-orrialde honetan

Edukiera mugatua da.