Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gabonetako Donostiatruk azoka berezia, abenduaren 20an, Tabakaleran

Elkarteez gain, partikular batzuek ere parte har lezakete

Abenduaren 20an, Tabakalerako barruko plazan, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Gabonetako azoka solidarioa egingo da, non irabazi asmorik gabeko elkarteak izango diren protagonista. Halere, eta salbuespen gisa, pertsona partikular gutxi batzuek parte hartzeko aukera izan lezakete merkatu horretan.

Eskaerak abenduaren 13ra arte (barne) egin ahal izango dira, udalaren webgunean.

Ohikoa denez, jasotako eskaeren artean zozketa egingo dugu datorren astean zehar.

Donostiatruk

2025/12/10ean argitaratua