Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ekainaren 17an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Easo plazan egingo da, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, ekainaren 17an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo da Easo Plazan, 10:00etatik 14:00etara. Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatutako azoka da, etxeko produktuei beste erabilera bat eman ahal izateko, hondakin bihurtu baino lehen.

Parte hartuz gero, etxean dauden eta jada erabiltzen ez diren produktuetatik (arropa, liburuak, jostailuak eta abar) onura ekonomikoren bat ateratzeko aukera izango da, baita modu eskuragarriagoan erosteko ere.

Donostiatruk merkatuan ohikoa denez, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan.

Zergatik berrerabili?

Etxeko produktuak berriro erabilita euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta klima-aldaketa indartzen da. Maiatzeko Donostiatruk azokan lortutako berrerabilerari esker 1,5 tona CO2 ez zen isuri.

Ekaineko kartela

 

OHARRA: uztailean eta abuztuan ez da merkaturik egongo.