Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ekaineko Artikutzako bisita gidatuak

Ekainaren 5ean, 19an eta 23an

Ekainean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Ekainaren 5ean, Ugaldeko presa ezagutuko dugu. Ibilbide laua eta erosoa da, 6 kilometrokoa, eta Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara.
  • Ekainaren 19an, Artikutzako auzotik Bidangoko gainera igoko gara. Bidean zehar haginak eta izeiak ikusteko parada izango dugu. Ibilbidea zailtasun ertainekoa da, 10 kilometrokoa. 
  • Azkenik, ekainaren 23an, San Joan jaiaren bezperan, gaueko irteera bat egingo dugu, eta eguradia lagun, izarrak ikusiko ditugu, Bianditzen. Mendian gauez ibiltzeko norberak bere linterna eraman beharko du.

 

Informazio gehiago eta izen-ematea