Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Erreserba plataforma berria Donostiako jatetxeetan.

Bezeroek menua erreserbatu ahal izango dute aldez aurretik.

DONOSTIA XAHUKETARIK GABE ekimenaren barruan – dagoeneko hiriko 30 jatetxe baino gehiago atxiki zaizkio ekimen horri –, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailak erreserba-plataforma bat prestatu du, bezeroek erreserba egiteko garaian menua erreserbatu ahal izateko berariaz diseinatua.

Horrela, jatetxeak, 72 ordu lehenago, erosketak eta plateren elaborazioa neurri handiagoan doitzeko aukera emango dion informazioa izango du, eta horrek elikagaiak alferrik galtzea gutxitzen laguntzen du.

Plataforma doakoa izango da Donostia bereizgarria duten jatetxeentzat, eta interesa dutenentzat otsailean jardunaldi informatiboa egingo dute. Jardunaldira joateak ez du esan nahi jatetxeek gerora erabiliko dutenik; beraz, Udalak animatzen du plataformari buruzko informazioa nahi duten jatetxeak Udaleko Ingurumen Zuzendaritzarekin harremanetan jar daitezen otsailaren lehenengo astean.

Elikagaiak alferrik galtzeari aurre egitea ingurumen- eta gizarte-erronka handia da, eta Nazio Batuek, hain zuzen ere, horri aurre egin diote Garapen Iraunkorreko Helburuen bidez. Erronka hori gizarteko hainbat esparrutatik jorratu behar da, eta 2030. urterako elikagaien alferrik galtzea %50 murriztea da erronka.

Keinu eta neurri bakoitzak kontatzen du, eta horregatik Udala ekimen honetan lanean ari da elikadura saltokiekin eta familiekin, hiriko jatetxeekin ez ezik.

.