Breadcrumb
Eduki publikatzailea
"Donostia xahuketarik gabe" ekimena zabalduko da
Hiriko fruta-denda eta supermerkatu txikietara hedatuko da.
"Donostia xahuketarik gabe” ekimena 2018an hasi zen janari xahuketaren aurka lan egiten duten establezimenduei aitortza emateko helburuarekin. Urte horretan ekimena jatetxeetara bideratu zen, eta gaur egun 20 bat dira janari xahuketa gutxitzeko neurriak ezartzeagatik, aitortutako jatetxeak.
Hurrengo loturan https://bit.ly/2yrfvZD kontsulta daitezke aitortutako jatetxeak eta zigilua lortzeko irizpideak. Halaber jatetxeetan janari xahuketa murrizteko gida ere deskargatu daiteke
Aurten ekimena fruta-dendetara eta supermerkatu txikietara hedatzen ari da, hedatze prozesu horretan alde batetik zigiluarekin aitortzeko irizpideak zehazten ari dira eta bestetik irizpide horiek betetzen dituzten establezimenduak aitortuak izaten ari dira.
Urte amaieran, jatetxeekin egin zen bezala, Udalaren Ingurumen Zuzendaritzaren web orrian, fruta-denda eta supermerkatuen gida eta zigilua lortzeko informazio guztia argitaratuko da.