Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Energia berriztagarrien komunitate berriak sortzeko eta instalazio fotovoltaikoak jartzeko dirulaguntzak

Etxebizitza-eraikinen jabeen erkidegoek ere laguntzak eskatu ahal izango dituzte

Programa honen helburua da hirian energia berriztagarrien komunitate berriak sortzea, baita lehendik dauden energia berriztagarrien komunitateek eta etxebizitza-eraikinen jabeen erkidegoek instalazio fotovoltaikoetan egin beharreko inbertsioa sustatzea ere. 2023ko eta 2024ko deialdien ondoren, etxebizitza-eraikinen jabeen erkidegoek ere instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko laguntzak jasotzeko aukera sartu da deialdi berri honetan. 

Ekimen honen bidez, hauxe lagundu nahi dugu:

  • Bizitegi-sektorean energia berriztagarria ekoiztea, eraikuntza pribatuan autokontsumoaren ekoizpen berriztagarria bultzatuz. 
  • Herritarren subiranotasun energetikoa, asoziazionismoa eta herritarren parte-hartzea sustatzea.
  • Udalerriko berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, klima-aldaketari aurre egiteko.

Donostiako udalerrian egoitza soziala eta fiskala duten energia berriztagarrien elkarte, energia berriztagarrien komunitateek eta etxebizitzen bizitegi-erabilerako eraikinen jabeen erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.

Dirulaguntzen xehetasunak

  • Deialdiaren diru-hornidura 60.000 €-koa da guztira.
  • Proiektu bakoitzari emango zaion dirulaguntza diruz lagun daitezkeen gastuen % 75 izango da, BEZa barne, betiere energia berriztagarrien elkartearentzat edo komunitatearentzat kengarria ez bada.
  • Eskaera bakoitzeko emandako gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

         - 10.000 euro, energia-komunitateak eratzeko eskaeretan.

         - 20.000 euro, eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak martxan jartzeko proiektuetan.

  • Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: % 70 organo eskudunak kontzesioa onartzen duen unean, eta % 30 dirulaguntza justifikatzeko eskatutako agiriak aurkeztu eta baliozkotu ondoren.

Dirulaguntzaren azken ordainketa egiteko, laguntza ematea eragin duen jarduera eginda egon behar da, eta oinarriek eskatutako egiaztagiriak 2026ko irailaren 30erako aurkeztu beharko dira (egun hori barne).

Eskaerak aurkeztea

Eskabideak aurkezteko epea hauxe izango da: 2025eko azaroaren 28ko 9:00etatik 2026ko maiatzaren 27ko 14:00ak arte, baldin eta aurretik ez badira jarritako funtsak agortu.

Inprimakiak eta dokumentazioa udalaren webgunearen bidez aurkeztu behar dira:

2025/11/27an argitaratuta