Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Azaroaren 15ean, Donostiatruk bigarren eskuko azoka
Tabakaleran, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, azaroaren 15ean, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira. Horrez gainera, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.
Zergatik berrerabili?
Etxeko produktuak berriro erabilita, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta klima-aldaketa indartzen da.
Urriko Donostiatruk azokan lortutako berrerabilerari esker atmosferara 3 tona CO₂ isurtzea saihestea lortu zen.
2025/11/12an argitaratua