Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Azaroko bisita gidatuak Artikutzan

Azaroaren 8an, 23an eta 30ean egingo dira

Azaroan hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Azaroaren 8an (larunbatean), mikologia irteera. 4 kilometro ibilbide erraz batean zehar eta mikologian aditua den batek gidatuta, gure inguruan hazten den onddo dibertsitatea ikusiko dugu, eta onddoen bizitza zikloari eta ekosistema batean betetzen duten funtzioari buruzko informazioa jasoko dugu.
  • Azaroaren 23an, Ugaldeko presa. Artikutza uraren sinonimoa da, eta oraingo honetan uraren hornidurarekin lotutako azpiegitura zaharrenetako bat bisitatzea proposatzen dugu, 6 kilometroko ibibidean zehar.
  • Azkenik, azaroaren 30ean, Eskas, Elutsa eta Erroiarri. 9 kilometro bide honek, harrespilak eta historiaurreko zenbait aztarna ikusteaz gain, Erroiarriko ur jauziaz gozatzeko aukera eskainiko digu.

Bisita hauetan parte hartzeko interesatuta egonez gero, kontuan hartu aldez aurretik izena eman behar dela.

Informazio gehiago eta izen-ematea