Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Apirilaren 20an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Tabakaleran, 10:00etatik 14:00etara

Datorren larunbatean, apirilak 20, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da, Tabakalerako barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara.

Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira, eta erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.

Donostiatruk online

Donostiatukek sarean bertsioa du, norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko. Beraz, nahi baduzu bertan iragarkia jarri, objektuak saltzeko.

Zergatik berrerabili?

Etxeko produktuak berriro erabilita, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta klima-aldaketa indartzen da. Martxoko Donostiatruk azokan lortutako berrerabilerari esker 3 tona CO2 ez dira atmosferara isuriko.