Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Apirilaren 18an itzuliko da Donostiatruk azoka Tabakalerara

Betiko ordutegian, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, apirilaren 18an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik, eta, horrez gain, hondakin horiengatik (arropa, liburuak, jostailuak, etab.) onura ekonomikoren bat lortzeko aukera, baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Tailerra eta zozketa

Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko sentsibilizazio eta kontzientziazio jarduerak egingo dira. Halaber, erosketaren bat egiten dutenen artean bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antigua auzoko Orburu jatetxe begetarianoan. 

Apirileko merkatuaren kartela

Donostiatruk azokari buruzko informazioa

2026/04/16an argitaratuta